2. Liburutegien arteko maileguaren bidez, dokumentu-funtsa eta ikusentzunezkoa publikoaren eskura jartzea, bai berak emandakoa, bai beste liburutegi batzuetakoa. ELiburutegia eta Liburuklik plataformen bidez ere mailegua formatu digitalean egitea errazten du. 3. Irakurketarako eta azterketarako gune egokia jartzea jendearen eskura. 4. Erabiltzaileen informazio, kultur, aisia eta hezkuntza premia berrietara egokitutako zerbitzu osagarriak sortzea eta sustatzea. 5. Teknologietara iristea, eten digitala ezabatzen lagunduz, eta erabiltzaileei wifi eta zuntz optikoaren bidez ekipamendua eta Interneterako sarbidea eskainiz.
|