Zer da Liburuklik?

Ongi etorria ematen dizugu Liburuklik-era eta laburki azaltzen dizugu zertan datzan Euskadiko Liburutegien Zerbitzuak eskaintzen dizun zerbitzu hau.

Liburuklik Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren eta ondare-interesadun funtsak dituzten liburutegi edo erakundeen arteko elkarlaneko proiektua da. Euskal ondare bibliografikoaren zaintza bermatzen duen erakundeen arteko gordetegia da. Honen bidez, euskal hizkuntza eta kulturan interesa duen orori sarbide erraza aurkezten zaio. Liburuklikek eskura jartzen dituen funtsek euskal prentsa historikoa, inkunableak, aldizkari bildumak, argazkiak, eskuizkribuak edo partiturak, besteak beste, biltzen dituzte.

Liburuklik-en gordetako irudi guztiak OCR bidez trataturik daude eta pantailan agertzen den laukian edozein hitz edota termino sartuta bilaketa egin daiteke.

Liburuklik-en dokumentu guztiak JPG eta PDF formatuan eskaintzen dira eta pantailan kontsultatzeaz gain, gorde, imprimitu edota bistaratu egin daitezke.