Ohiko galderak

Hemen ohiko zalantzen erantzunekin batera, Liburukliki buruzko informazio baliagarria aurkituko duzu.

Nola bila dezaket informazioa Liburukliken?

Liburuklikek bilatzaile indartsu bat du, Liburukliken irrisgarri dauden dokumentu digitalizatu guztien gainean kontsulta egiteko aukera ematen duena:

"Bilaketa orokorra" laukian:

Nahi diren hitz edota terminoak sartuta, bilatzaileak termino horiekin loturarik duten emaitza guztiak emango ditu.

Nola bila dezaket informazioa prentsa historikoan?

"Prentsa Historikoko Bilatzailea" aukera sakatuz, ondorengo pausuak egiten ditugu:

  1. Egunkari baten izenburua aukeratzen dugu
  2. Ondoko laukian bilatu nahi dugun hitz edo terminoa idazten dugu
  3. Bilaketa denboran mugatu ahal dugu -noiztik noiz arte aukeratuz-
  4. Bilatzaileak bilaketan sartutako termino guztiak dituzten orriak aterako dizkigu

Beste era bateko kontsultak egiteko norengana jo dezaket?

"Ohiko galderak" atal honek ez baditu zure zalantzak argitzen Liburukliken "Iruzkinak" aukera erabili dezakezu ere, eta zure kontsultak egiteko posta elektroniko bat bidali zure kontsultak egiteko.

Horretaz gain, beti kontsultatu ditzakezu zure zalantzak Interneten bidez, telefonoaren bidez edo posta elektronikoaren bidez Eusko Jaurlaritzako (Zuzenean) edo zure udaleko herritarrekiko elkarrekintza zerbitzuak erabiliz, halakoak egonez gero.