Getxoko Udal Liburutegia : [132]

Bilaketa
Getxoko liburutegi sareko lehenengo zentroa 50eko hamarkadan sortu zen, eta gaur egun hiru liburutegik osatzen dute sare hori:

  • San Nikolas: Algortako San Nikolas plazako eraikin historiko batean kokatuta dago, udaletxea, epaitegia eta eskola izandakoa, besteak beste. Helduei eskainitako oinarrizko zerbitzu guztiez gain, gure tokiko bilduma eta tokiko argazki-artxiboa daude bertan.
  • Villamonte: Algortako Kultur Etxeko lokaletan dago, eta ume zein gazteentzako primerako atala dauka, bai eta komikiteka handi bat ere, besteak beste.
  • Romo: Romo Kultur Etxeko eraikin berrian dago, eta gure liburutegirik modernoena da. Espazio zabalak ditu, bai eta ondo bereizitako guneak ere, hainbat erabilera eta erabiltzaile motari bideratutakoak; gainera, erabilera anitzeko gizarte etxe baten barruan egotearen abantaila guztiak ditu.

Getxo liburutegi sarean guztiei zuzendutako honako zerbitzu eta espazio hauek ditugu: adin guztietarako liburuen eta bestelako materialen mailegua, hemeroteka, Interneta (doan) eta ordenagailu eramangarrien, eskanerren, tableten eta abarren gela barruko mailegua.

Horrez gain, urtean zehar animazioko jarduera ugari antolatzen ditugu, bai eta liburutegiko jarduera hedatzeko ekintzak ere:

  • Hilero, ikasturtean zehar, honako hauek izaten dira, besteak beste: kontularien kluba, ipuinaren ordua, Versadas (olerki kluba), idazketa sortzaileari buruzko tailerrak, irakurketa klubak, liburuen aurkezpenak, literaturari buruzko hitzaldi eta topaketak eta eskola-bisitak.
  • Urteroko ekitaldiak: Liburu azoka, bigarren eskuko liburu azoka solidarioa, letren terrazak (udako liburutegiak kalean) eta "Liburutegiak topaleku" jardunaldiak.
  • Literatura lehiaketak: eleberri laburren "Ramiro Pinilla" lehiaketa eta umeentzako "Txiki Baskardo" ipuin lehiaketa.


SAN NIKOLAS LIBURUTEGIA
San Nikolas plaza, z/g
94.491.17.04
sannikolas.liburutegia@getxo.eus

VILLAMONTE LIBURUTEGIA
Villamonte, A-8; behea
94.431.92.81
villamonte.liburutegia@getxo.eus

ROMOKO LIBURUTEGIA (ROMO KULTUR ETXEA)
Santa Eugenia plaza, 1
94.464.04.68 / 94.464.48.10
romo.liburutegia@getxo.eus

Erakunde honetako bildumak