Donostiako Udal Liburutegi Nagusia : [3]

Bilaketa
Donostiako lehenengo Liburutegi Publikoa oso aspaldiko ekimen bat da: 1844an Sebastian de MiƱanok bere liburu-bilduma eskaini zuen dohaintzan. Hala ere, Liburutegia hogeita hamar urte geroago inauguratu zuten, 1874n, lehenengo zuzendaritzat Jose Lopez de Aizpuru zuela. Bere ondorengo Jose de Manterola y Beldarrainek bultzada handia eman zion Liburutegiari, berberak Seccion Especial Bascongada deitu zuena sortuz.

Antonio Arzac Alberdik liburuzainak Liburutegiko lehenengo katalogo inprimatua osatu zuen. Eta Praxedes Diego Altunaren zuzendaritzapean, liburutegia Fermin Lasala y Collado Mandasko Dukeak egindako dohaintzari esker aberastu zen; izan ere, berak 10.000 bat liburukiko liburutegia zuen, Gazette Nationale edo Le Moniteur Universel eta Revue des Deux Mondes aldizkariak barne.

1951n, Rufino Mendiola zuzendari zuela, Liburutegia Konstituzio Plazako lehengo Udaletxera lekualdatu zuten. Alderdi berritzaile bat Haur Liburutegia sortzea izan zen. Bestalde, Mendiolak hemeroteka bat sortzeko beharra sumatu zuen, Liburutegiak XIX. mende amaierako (gehienean tokiko) egunkari eta aldizkarien bilduma nabarmen bat gorde baitzuen.

Liburutegia kontserbazio eta ikerketarako erabili zen 1986. urte arte; urte horretan, berriz, mailegu-zerbitzua inauguratu zuten. 1992n Susana Soto Aranzadik Donostia Kulturako Udal Liburutegien Sarearen oinarriak ezarri zituen; gaur egun, 18 sukurtsalek osatzen dute Sarea.

Bilduma:
Gaur egungoa eta historikoa. Donostia Bilduma. Liburuak, prentsa, aldizkariak, entzuteko eta ikus-entzunezko dokumentuak, dokumentu elektronikoak, partiturak, grabatuak, mapak, liburu elektronikoen irakurleak, ordenagailuak.


HARREMANETARAKO:
Udal Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder, 1
20003 Donostia / San SebastiƔn
Tel. 943 48 14 86 / 943 48 14 88

liburutegiaalderdieder@donostia.eus
www.donostiakultura.eus/liburutegiak
http://blogak.donostiakultura.eus/liburu-dantza

Erakunde honetako bildumak