Oiartzungo "Manuel Lekuona" Udal Liburutegia : [24]

Bilaketa
Oiartzungo liburutegia 1992ko Irailean inauguratu zen eta Oiartzungo erdigunean dago kokatuta, XVI. Mendeko errenazimenduko eraikin dotorean. Aipatutako eraikina, San Juan Bataiatzailearen Kapera, Done Eztebe elizaren ondoan dago eta helburu bikoitzaz eraikitakoa izan zen, 2 zatitan banatuta: Alde batetik Kapera eta bestetik erromesen ospitalea. Gaur egun, garai batean ospitale izandako eraikinaren zatian dago Manuel Lekuona Udal Biblioteka.

Zerbitzuak:
Haur eta gazteentzako liburu eta DVDen mailegua.
Helduentzako liburu eta DVDen mailegua.
Fotokopiagailua, maileguan atera ezin diren liburuentzako.
Interneta: Wifia eta ordenagailu publikoak.
Liburutegien arteko mailegua.
Irakurzaletasuna bultzatzeko jarduerak: Ipuin kontaketak eta irakurketa tailerrak


Kontaktua:
Manuel Lekuona Udal Biblioteka
Donibane 11, 20180 Oiartzun. Gipuzkoa
Tlf: 943 49 38 64
e-mail: biblioteka@oiartzun.eus
TW: @biboiartzun
Ordutegia:
Astelehenetik Ostiralera: 09:00-13:00 eta 16:00-20:00
Larunbatetan: 09:00-13:00
Uztailaren 1etik abuztuaren 31era: 09:00-14:00

Erakunde honetako bildumak