Loiolako santutegia : [755]

Bilaketa
LOIOLA SANTUTEGIKO LIBURUTEGIA

Loiolako Basilikaren eskuin aldean, Liburutegiak historigile eta, orohar, irakurleentĀ¬zat interes handiko fondo zahar eta berriak gordetzen ditu.

Bere historian zehar Jesusen Lagundiak liburutegi eder hau bildu du, 150.000 bolumen zenbatzen ditu, XVI garren gizalditik gaur arte argiratuak; gainera hauei honako hauek erantsi behar zaizkie, hogei bat inkunabile beste hamar mila Loiolako liburuekin Deustoko Liburutegian zaitzen direnak.

Loiolan, batez ere, Inazioren fondo zaharra zaitzen dugu, jesulagunek idatzitako bost mila obra zenbatzen ditu, XVI eta XVIII garren gizaldi artean argiratuak; halaber, gai dibertsuko XIX eta XX garren gizaldietako fondoak; Inazioren liburutegi berria, San Inazioren bizitzan eta obran, haren espirituan eta Jesusen Lagundian espezialdua; gainera, euskal kulturari dikaturiko areto haundi bat dago; A. Nemesio Otañoren Musika Artxibu eta Liburutegia; eta Loiola Etxeko Historia Artxiboa.

Fondo pribatuak dira, Jesusen Lagundia da haien jabe, eta liburu eta dokumentu horiek ikertzeko gerturik dauden aretotan konsulta daitezke. Konsulta orduak: astelehenetik ostiralera 9etatik 13ak arte eta 15:30etik 19ak arte. Liburutegiak liburu konsulta eta liburu berri prestamu serbizio bat dauka eta ohiezlako estudio leku serbizio bat asteburuetan, neguan eta udaberri-udaran, unibertsidadean aztertzak egiten ari diren aldian, azkeneko hau, Loiolako jesulagunen eta Azpeitiko Udalaren arteko harreman onari esker sortutako ale ederra.

Kontaktua:
LOIOLAKO LIBURUTEGIA/BIBLIOTECA
Santuario de San Ignacio de Loyola
Avenida de Loyola nº 16
20730 Azpeitia
Tel. 943-025000
biblioteka@santuariodeloyola.org
http://www.loiolasantutegia.eus

Erakunde honetako bildumak