Ermuko udal Liburutegia : [17]

Bilaketa

Ermuko Udal Liburutegia 1989an inauguratu zen. Udaletxean bertan behin behineko kokaleku batean egon ondoren, 1999an hirigunean kokatutako eraikin birgaitu batera aldatu zen.

Bi solairutan banatuta dago: sarrera libreko solairu bat, non jendearen arretarako gune bat, haurrentzako areto bat, helduentzako beste gela bat, hemeroteka gune bat, biltegi txiki bat eta bulego bat baitaude. Beste solairu batean bi artxibo daude, eta langileek soilik erabil ditzakete.


Helburu nagusiak hauek dira:

1.Biztanleen artean irakurtzeko ohiturak zabaldu eta sustatzea, lehen irakurleei arreta berezia eskainiz, ikastetxeetako irakasleei laguntza emanez eta familientzako irakurketaren inguruko espazioak eskainiz.




2. Liburutegien arteko maileguaren bidez, dokumentu-funtsa eta ikusentzunezkoa publikoaren eskura jartzea, bai berak emandakoa, bai beste liburutegi batzuetakoa. ELiburutegia eta Liburuklik plataformen bidez ere mailegua formatu digitalean egitea errazten du.

3. Irakurketarako eta azterketarako gune egokia jartzea jendearen eskura.

4. Erabiltzaileen informazio, kultur, aisia eta hezkuntza premia berrietara egokitutako zerbitzu osagarriak sortzea eta sustatzea.

5. Teknologietara iristea, eten digitala ezabatzen lagunduz, eta erabiltzaileei wifi eta zuntz optikoaren bidez ekipamendua eta Interneterako sarbidea eskainiz.


Erakunde honetako bildumak