Liburuklik »

Bilatu 
    Bilaketa aurreratua

LAUDIOKO UDAL LIBURUTEGIA

RSS baliabideak
 

Laudioko liburutegiak, gaur egun duen kokapena 1981eko uztailaren 3 egunean inauguratu zen; baina, dagoeneko 1972 urtetik prestatzen ziren liburutegi zerbitzuak udalerrian.

Bere helburua bada lortzea herritar guztien informazio, formazio, prestakuntza eta aisialdiko beharrizanei erantzuna ematea, informazio eta ezagutzaren gizarterako sarbideetako bat izanik.

Horretarako, 400 m2 duen areto bat du, espazio ezberdinetan banatuta:
  • Erabiltzaileari arreta eta haurren gunea
  • Erreferentzia eta ordenagailuak
  • Aldiroko argitalpenak
  • Ikasteko gunea eta arloz arloko bilduma

Bildumaren guztirako funtsa bada 22.000 dokumentu ingurukoa. Horietatik, %27 euskaraz dago, %72 gaztelaniaz eta %1 beste hizkuntza batzuetan. Bildumaren %75 helduentzakoa da eta %25ak osatzen du haurrentzako funtsak.

Laudioko Liburutegia bultzatzeko apustu egiten ari da teknologia berrien alde, halako moduz ezen erabiltzaileek eskura duten A3 neurriko eskanerra digitalizatu ahal izateko, interneterako konexioa duten 42 postu, erabilera publikoko 3 ordenagailu eta ebookak edo liburu elektronikoen irakurgailu bat.

Laudio Barrendik du izana Laudioko lanen digitalizazio proiektuak. Izen horrekin adierazi nahi da bere barrutik eta barnetik abiatu nahi dela, barrendik kanpo aldera, ezagutzera emanez informazio oso partikularra, udalerrikoa propioa dena. Laudioko ondare bibliografikoa ezagutzera eman nahi da, horretan datza, eta horren bitartez informazio hori zabaltzea eta hedatzea eta mundu guztiaren eskueran jartzea.

Ahal denik eta informaziorik gehien biltzea lortu ahal izateko badugu Herriko Etxearen beraren laguntza (kultura, euskara, artxibategia), Sant Rokeren kofradia edo senidetza, hala nola beste udalerriko kultura arloko erakunde batzuk eta amaigabeko pertsonen saldoan laguntzen ari direnak musu truk erean euren lanak eskainita edo horietarako irispidea erraztuta.


Kontaktua, harremanetan jartzeko:
Laudioko Liburutegia
Lamuza, 19
01400 Laudio/Llodio
Telefonoa:944 034 960
Email:
liburutegia@laudiokoudala.net

Bloga:
http://liburutegiak.blog.euskadi.net/laudio/

Bildumak
  • Monografiak (85)
  •  

     

     
     
        ©2011 Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco