Bizkaiko Foru Liburutegia : [54]

Bilaketa
Bizkaiko Foru Liburutegia ondare-liburutegi bat da, kontserbaziokoa eta zerbitzu publiko bat ematen duena; haren xede nagusienetako bat da Bizkaiko ekoizpen editoriala eta gure lurraldeari buruzkoa kontserbatu eta zabaltzea. Ondarea kontserbatzeko zeregin hau duelako, hain zuzen, ez dago jasota bere funtsak maileguan ematea Funtsak, beraz, aretoetan kontsultatu behar dira. Liburutegiak bere bilduma osatzen duten funtsak irakurtzeko zerbitzua eskaintzen du, etenik gabeko ordutegian, goiz eta arratsaldez.

1894an jaso ziren funts horiek; izan ere, urte horretan, Fidel de Sagarminaga hil ondoren, haren jaraunsleek Bizkaiko Aldundiari eskaini zioten hark utzitako liburutegi aparta. Harrezkero, bilduma aberastuz joan da, norbanako eta erakundeen dohaintzekin, legezko gordailuko funtsekin eta Bizkaiko Foru Aldundiak egindako erosketa eta harpidetzekin.

Gaur egun, liburutegiaren bildumak 300.000 liburu inguru ditu; horietako batzuk edonork kontsultatu ahal ditu, horretarako ezarritako gela eta guneetan. Funts guztien artean, aipamen berezia egin behar zaio erreserba-funtsari. Bilduma garrantzitsu bat du, hauek osatuta: inkunbleak eta liburuak, liburuxkak, orri solteak, aldizkariak eta eskuizkribuak.

Horrez gainera, bilduma berezi batzuk aipatu behar dira, besteak beste:
Gaur egun, Foru Liburutegia liburutegi hibrido baten eredu argia da. Jardunean dagoen liburutegi bat da, betiko egitura eta ohiko eta zuzeneko liburutegi-zerbitzuak mantentzen dituena, informazio elektronikoa duten kanpoko eta barruko bildumekin batera. Aldundiaren bilduma horiek funtsak digitalizatzeko prozesuen bitartez lortu dira. Aurrekoaz gainera, urrutiko zerbitzuak eskaintzen ditu ere. Dokumentu elektronikoak eta paperean daudenak, zuzeneko zerbitzuak eta zerbitzu birtualak uztartzen ditu.
Zerbitzu horietako batzuk dira:
Harremanetan jartzeko

Bizkaiko Foru Liburutegia / Biblioteca Foral de Bizkaia
Tlf: 94 406 77 02
Fax: 94 406 70 84
Email: foru_liburutegia@bizkaia.net
http://www.bizkaia.net/bibliotecaforal
Diputazio kalea, 7
48008 Bilbao
Oinarrizko datuak

Erakunde honetako bildumak