Eibarko "Juan San Martín" Liburutegia : [85]

Bilaketa
Eibarko Udal Liburutegia 1907ko apirilaren 8an inauguratu zen lehenengo egoitza izan zuen "Kontzeju Zaharra" eraikinean, eta 1939ra arte egon zen bertan, baina eraikina suntsituta geratu zen gerran eta Liburutegia Untzagako Udaletxeko lehenengo pisura, epaitegiaren ondora, pasatu zen 1960ra arte.

1961ean Udaletxeko beheko solairura lekualdatu zen, Toribio Etxeberria kaletik sarrera zuela, eta bertan jarraitu zuen 1996ra arte. Liburutegiak 54 lagunentzako gela bat zuen, eta bertan jarduten zuten elkarrekin bai umeek bai helduek.

Han 1996 arte egon zen, eta urte horretan AYA (Aguirre y Aranzabal) –antzina arma lantegia izandakoa– birgaitu eta eraikina jarduera kultural eta administratiboetarako egokitu zen, Portalea Kultur Etxea izena hartu zuela. Lehenengo solairua Liburutegiak erabiltzen du nagusiki ordutik.

2007an handitu egin zen, eta orain 1.200 bat m2 hartzen ditu, honela zatiturik: harrera lekua, helduentzako gela, umeentzako gela, hemeroteka gunea, gela polibalentea, tokiko bildumako gela eta biltegiak eta beharginendako bulegoak.

Liburutegia kudeatzen duen organoaren egitekoa hura topaleku bilakatzea da; hiritarrei liburutegi-esparruan kalitatezko zerbitzu bat eskaintzea, horretarako, irakurketa, ikasketa etengabea eta kultura-hedapena sustatuta; gordetzen duen tokiko funtsaren ikerketa eta azterketa erraztea eta informazioko teknologietara iristeko leku izatea.

Bilduma:

Erreserba fondoa, tokiko bilduma, monografiak, aldizkariak eta egunkariak, DVDak, CDak eta CD-ROMak. Hizkuntzen autoikaskuntzarako fondoa. Guztira, 76.700 dokumentu.


Kontaktua

Juan San Martín Liburutegia
Bista Eder, 10-1
20600 Eibar - Gipuzkoa
Tel.: 943 708437
Fax: 943 708436
liburutegia@eibar.eus
Web orrialdea eta blogak

http://www.eibar.eus/es/cultura/biblioteca

http://www.eibar.eus/eu/kultura/jsm-liburutegia

http://liburutegiak.blog.euskadi.eus/eibar

Erakunde honetako bildumak