Eusko Legebiltzarra : [1241]

Bilaketa
Eusko Legebiltzarreko liburutegia 1982an sortu zen. 2001eko eraberritze-lanen ondoren, oraingo kokapenera aldatu zen, hau da, administrazio-etxera.

Dokumentazio- eta artxibo-atalekin batera Azterlanen Zuzendaritza barruan dago, zeinaren eginkizuna baita laguntza dokumentala ematea legebiltzarkideei, Ganberako organoei eta administrazio-zerbitzuei, beren lana egitea izan dezaten. Horretarako, artxibo- eta bibliografia-fondoak kudeatu behar ditu, irispidea erraztu dokumentazio baliabide eta produktuetara, eta informazio espezializatuen zerbitzuak eman.

Bere xedea betetzeko, liburutegia espezializaturik dago zuzenbide publikoan eta pentsamendu politikoan. Badu, gainera, euskal gaiei buruzko gordailu historiko bat, XV. mendearen bukaeratik joan den mendeko 80ko hamarkada artekoak biltzen dituena. Ondare bibliografiko eta dokumental garrantzitsu bat ere baturik dauka, eta zenbait bilduma berezi ere bai hala nola den "Fondo Bolivariano" delakoa, Francisco de Abrisquetak dohaintzan emana. Dena ere lehenengo bi legegintzaldietan eskuratu zen, euskal fondo bibliografiko bat berreskuratu eta gordetzeko aurrera eramandako politikari jarraituz.

Liburutegia barruko erabiltzaileei orientatuta dago eta sarbide mugatua dauka; hala eta guztiz, fondo historikoaren zati handi bat digitalizatu da eta eskura jarrita dago kontsultatzeko formatu elektronikoan.


HARREMANETARAKO

Eusko Legebiltzarra. Azterlanen Zuzendaritza
Becerro Bengoa z/g
01005 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 004191
Fax.: 945 004202
estudios@legebiltzarra.eus

http://www.legebiltzarra.eus

Erakunde honetako bildumak